temario maestrosMisu-Maistren Kidegoa
Lehen Hezkuntzako Gai Zerrenda. (Euskadirako Argitalpen Berezia)
PVP: 21,50 euros
ComprarRESEÑA

2007ko martxoaren 23ko EHAAko II. Eranskinean adierazten den bezala, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren Kidegoan sartzeko, 6 gai gehiago erantsi dira Lehen Hezkuntzako espezialitateari dagokion gai zerrendan, ale honetan oposiziogileak aurkituko dituen gaiak alegia. Liburuki honen asmoa da, beraz, falta ziren eduki horiek osatzea eta irakasle plazaren bat lortzeko asmoa duten hautagaien eskuetan baliabide egokiak jartzea. Gure autonomia erkidegoan irakaskuntzan arituko diren maisu-maistrek euskaraz jardun beharko dutenez eta lehiaketan parte hartuko dutenek probak ere hizkuntza horretan egin beharko dituztenez, garrantzitsua iruditu zaigu euskaraz garatutako gai-bilduma hau jartzea haien eskuetan. Ematen dugun informazioa oposiziogilearentzat erabilgarria eta lagungarria izango delakoan gaude eta hemen landu ditugun gaietan arrakasta izan dezaten espero dugu.

ÍNDICE

26. gaia. Euskal Hizkuntza eta Literaturaren arloa Lehen Hezkuntzan: ikuspegia eta ezaugarriak. Helburuak, edukiak eta ebaluazio-irizpideak 27. gaia. Oinarrizko trebetasunak garatzea euskaraz: ahozkoaren ulermena, irakurriaren ulermena, ahozko eta idatzizko adierazpena. Ikasteko metodoak eta estrategiak. Ahozko eta idatzizko testu mota desberdinak ulertu eta sortzeko teknikak eta estrategiak. 28. gaia. Euskal literatura eskolaren testuinguruan. Lehen Hezkuntzari aplikaturiko literatur adierazpenik garrantzitsuenak: haur literatura, literatura herrikoia eta literatura garaikidea. Eskola-liburutegia baliabide didaktiko gisa literatur hezkuntzan 29. gaia. Natura eta gizarte-ingurunearen ezagutza. Euskal Herriaren gizarte eta kultur dimentsioa: euskal hizkuntzaren komunitatea eta oinarrizko kultur ezaugarriak 30. gaia. Euskal Herriaren etapa eta gertakizun historikoak. Ahozko eta idatzizko dokumentuak eta gertakizun horiei buruzko hondakin materialak 31. gaia. Kultura eta artea Euskal Herriaren kultur adierazpena diren aldetik. Folklorea eta bere aplikazio didaktikoak. Musika-pasarteen selekzioa eta artearen eta euskal kulturaren beste lan batzuk

Misu-Maistren Kidegoa. Lehen Hezkuntzako Gai Zerrenda. (Euskadirako Argitalpen Berezia)